KOLOREAREN AUKERAKETA

Gure etxean guk nahi dugun giroa lortu ahal izateko, oso garrantzitsua da paretaren, ohialen, lurraren, ateen eta altzarien koloreak ondo bateratzea. Baita ere kontuan izan beharko dugu margotu nahi dugun gelaren argitasuna eta neurria.

Circulo cromático

  • Kolore epelak
    Gorriarekin eta horiarekin egiten diren kolore guztiak dira. Argi natural gutxi dagoen gelentzako egokiak dira.
  • Kolore hotzak
    Kolore mota hauek gela handiagoa delaren sentsazioa sortzen dute eta argi asko jasotzen duten lekuentzako egokiak dira.
  • Kolore neutroak
    Arrisku gutxiko koloreak dira hauek eta gainera etxeko dekorazioarekin konbinatzeko errazenak.
  • Kolore konbinaketak
    Nahiz eta ezberdinak diren koloreak konbinatzea aukera arriskutsuagoa den, kolore gurpilan gertu aurkitzen direnak oso ondo geratzen dira elkarrekin. Urdina eta malba, gorria eta laranja, adibidez. Gure gomendioa gurpilako ondoz ondoko hiru kolore gehienez aukeratzea da ( beis, bisoi eta txokolate, adibidez ) proportzio ezberdinekin. Berebizikoa izango zen horietako bat nagusia izatea eta besteak hau osatzeko erabiltzea. Kolore konbinaketak bikainak geratzen dira, aukeratzen ditugun koloreak indar ezberdinekoak direnean.
  • Beltzaren dotoretasuna
    Ausartek beltzez margo dezakete etxeko gelaren bat, ondo konbinatzen baldin bada gainontzeko dekorazioarekin dotoretasuna transmititzen duelakoz.